zinemaldiaren kronika kritikoak
2006/09/21
Atala: ikusitakoak |
Donostiako Nazioarteko Zinemaldia gaur hasten da ofizialki, baina niretzat, ostiralean. Egun hauetan oporrak hartuko ditut zinemara joan ahal izateko. Guztira 15 bat pelikula ikusiko ditut (nire poltsikotik ordainduak eta akreditaziorik gabe, toma!) eta bai Fabrikan, bai Pravda Txikian, nire kronika kritikoak idazten saiatuko naiz. Aldez aurretik esaten dut, inor harritu ez dadin, leku batean eta bestean idatzitakoak ez direla itzulpenak izango. Ez naiz testu berbera birritan idazteko gai.
Horretarako fotokopiadorak, plagiadoreak eta itzultzaile profesionalak daude.
Technoratiko tag-en bat erabili beharko dut. Zinemaldia, agian?
