zirujia

{ 2008/01/12 }

Aspaldi idatzi gabe. Etxeko salan nago orain, erdi botata telebista ikusten aspergureak jota. Gogorra da telebista ikustea, ez uste. Ez naiz nor inori zer egin beharko lukeen esateko, baina gustatuko litzaidake jakitea zer pasatzen den ETB1eko programazioa pentsatzen duenen burutik. Ez baitut oso ondo ulertzen zer nolako Euskal Herria duten buruan honelakoak jartzen dituztenean. Orain futbola dugu. Athleticen partidaren laburpena, ahots zozo batek kontatua.

Aspaldi idatzi gabe eta aspaldi telebista ikusi gabe. Katea aldatu dut La 2-era. Grekoak eta zirujia plastikoa? Zer arraio! Bi minutura bukatu da eta interesgarria zirudien. Baina horren ordez, ondoren datorren metrosexualitateari buruzko erreportaiarekin konformatu beharko dut. Ea nire itxura pixkat gehiago zaintzeko grina sartzen zaidan.

Hori, edo seko lo hartuko dut.

Gabon.

2 erantzun artikulu honentzat “zirujia”

  • oier u.

    2008/01/14

    Hm, ETB ikusteko aukera galdu dut orain dela gutxi (Bartzelonan nago), baina gabonetan, Andoni Aizpuruk zuzendutako saio berri bat ikusi nuen ETB1en, eta berehala bukatu zen arren… ongi zegoela iruditu zitzaidan “agian aurten, zerbait berria eta kalitatezkoa eskaintzen hasiko dira” pentsatu nuen…. Baina ikusten dudanez ETB3 edo ETB4ren esperoan segitu beharko dugu, esperantza apur hori haientzako gordez.

  • XL

    2008/02/06

    ETB kritikatzea errezegia da. Halere ez digute beste aurkerarik uzten. Lagun batzuk ditut bertan lanean eta esaten didatenagatik gauza dirudiena baino askoz deprimagarria da (Andoni Aizpururen ingurukoak barne). Ez dakit politikoekin bezala gertatzen ari ote ez zaigun telebistarekin: merezi duguna daukagu. Ala agian ez.
    Niri gehien harritzen nauena zera da: sekulako zorrak dituen erakunde publiko batek (ETB aleagia) sekulako dirutza balio duen egoitza berria erosi berri du. Agian, erosi dugu esan beharko nuke, ETB guztiona baita. Zergatik ez dute politikariek horretaz hitz egiten? Argi dago dirua nork jartzen duen, baina ez hain argi nork eramaten duen.

Erantzun

Zer da hau?

Iraultzaren hurrengo egunean heldu ginen. Jadanik argiak itzalirik zeudenean. Ederra izan zen. Ez genuen ezer ulertu, baina hauek dira kronikak.

Nork idazten du?

Ana Malagon

Nire izena Ana Malagon da eta La Personnalité-n egiten dut lana, Telletxea jaunarekin batera.

Euskadi Irratiko Amarauna saioan ere ibiltzen naiz tontakeriak esaten, hiru astean behin, blogarien solasaldian.

Iraindu nahi badidazu ala madarikazioak bidali, hemen duzu aukera.